Urdelardero

  • Urdelardero
  • 2019-02-28T10:30:00+01:00
  • 2019-02-28T23:59:59+01:00
  • Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale. Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek: Urdei larderoUrdeixa jandaBazkaixa geroHor goixen itturri batHaren gainean txori batUra pil-pil etorri daEtxekoandre zabalaEtxe oneko alaba!
Urdelardero

Urdelardero eguna 2013. Argazkia: Goiena.

Noiz

2019/02/28 09:30

Non

Eskoriatza

Ostegun Gizen egunean, Eskoriatzan, Urdelardero eguna ospatzen dute. Haurrak, baserritarrez jantzita eta eskuan ziri bat hartuta eskean ibiltzen dira kalez kale.

Garai batean, eskean ibiltzen zirenei etxekoandreek janaria jartzen zieten zirian baina, egun, ohikoagoa da leihotik gozokiak botatzea. Abesti hau abesten dute haurrek:

Urdei lardero
Urdeixa janda
Bazkaixa gero
Hor goixen itturri bat
Haren gainean txori bat
Ura pil-pil etorri da
Etxekoandre zabala
Etxe oneko alaba!