Dokumentuaren akzioak
Ortzadar: Folklore jardunaldiak
Ortzadar Elkarteak eta Nafarroako Materiagabeko Ondarearen Artxiboak elkarlanean antolatzen dituzten Jardunaldien XXXII. edizioa ospatuko da eta Folklorearen jabegoa izango da aztergai. Jardunaldian Folklorea eta bere adierazpenen eta haiei atxikitutako balizko Jabego Intelektualaren eskubideen arteko harremanak jorratuko dira.
Horretaz guztiez mintzatzeko, folkloreari esleitu dakizkion jabego intelektualaren modalitateak eta bere ezaugarriak landuko duen mahai-ingurua antolatu da. Mahai horren hizlari nagusia EHUko Eskubide zibilaren irakasle titularra eta Jabego Intelektualaren eskubidean aditua den Isabel Hernando andrea izango da. Bere ondoan mahaian, Alfredo Asiain, Nafarroako Materiagabeko Ondarearen Artxiboko zuzendaria izango da eta Karlos Irujo, Ortzadar Elkarteko kidea, moderatzaile lanetan.
Dokumentuaren akzioak