Dokumentuaren akzioak
Ortzadar: Dantzan Bizi
Maiatzaren 25ean, Alde Zaharreko egunarekin bat eginda Ortzadarren lehenengo Ortzadar Dantzan Bizi ospatuko da, topaketa herrikoiaren formatu berri bat, honekin iruñeko kaleak girotzeko.
Goizez hiru geldialdi izango dituen kalejira herrikoia egingo da, geldialdi bakoitzean 15 minutuz plazadantzan arituko dira dantzariak eta lagun gonbidatuak ikusi ahal izango dira dantzan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Urdiñarbe eta Larraineko dantza taldeetako dantzariak.
Urdiñarbe eta Larraineko dantzariek Zuberoako dantzak eskainiko dituzte. Orbeldi dantza taldeko dantzariek Gipuzkoako dantzak eta Ortzadarrekoek dantza herrikoiak eskainiko dituzte. Hona hemen egitarau zehatza:
- 12:00 Ortzadar Txokoa
- 12:15 San Frantzisko Plaza
- 13:15 Konpainia Plaza
- 14:00 Redin
Dokumentuaren akzioak