Dokumentuaren akzioak
Organik: Sardiña Freskue!
Sardina Freskue! Ikuskizunean aurrera ja-rraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen in-teresak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsu-la osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. Sardina Freskue! Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publi-koaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan.
- Zuzendaria: Natalia Monge
- Interpreteak: Natalia De Miguel, Helena Golab, María Martín.
- Musika: Marc Cano, Jon Ander Garamendi
- Jantziak: Sinpatron
- Kanpo begirada: Bego Krego
- Argazkiak: Rach Rodriguez
- Zabalkundea: Ana Gabán
*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak