Dokumentuaren akzioak
Olatz de Andres: The Endgame, Lokke
Noiz |
2017/03/06
23:00 |
---|---|
Non | Donostia, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa |
Hitzordua egutegira gehitu |
vCal iCal |
Xake-partida batean, jokalarietako bat jota gelditzen da mugimendu baten edertasunak liluratuta. Une batez, estetika estrategiaren gainetik jartzen da. Partidak ez-ohiko norabidea hartuko du. Aurkariak jokalari gisa eta joko-pieza gisa jokatzen hasiko dira, aldi berean. Eszenatokia xake-taula erraldoia bihurtuko da, eta publikoa, berriz, haren muga. Bi partida jokatuko dira aldi berean: bata, 64ko laukitxoko taulan; bestea, eszenatokiak hartzen duen espazio osoan, non jokalarien pentsamenduak, denboraren joan-etorriak, probabilitatea, arrakasta eta porrota... mugimenduan jarriko diren. The Endgame ikuskizunak begirada berezia eskaintzen dio joko milurteko honi; partida bat beste partida baten barnean. Jolas kaleidoskopikoa da; xake-jokoaren arauek eta haren mugagabeko posibilitateek inspiratutako mundu koreografikoa. Azkuna Zentroaren (Alhondiga Bilbao) Amphitryon 2016 Egonaldi Programak aukeratutako proiektua.
- Zuzendaritza: Olatz de Andres
- Koreografía eta testuak: Olatz de Andres eta dantzari taldea
- Dantzariak: Christos Xyrafakis, Pilar Andres, Paula Serrano, Isabel Alvarez
- Laborategi kontzeptuala eta bisuala: Mabi Revuelta
- Argiztapena: Gabo Punzo
- Jantziak eta atrezzoa: Alberto Sinpatron
- Eszenografia: Gabo Punzo y Alberto Sinpatron
- Soinua eta konposizio orijinala: Jamie McCarthy
- Dramaturgia: Lou Cope
- Xakean aditua: Leontxo García
- Ekoizpena: María Rodriguez eta Azkuna Zentroko taldea
- Diseinua: Ainara Ipiña
- Argazkiak: Gabo Punzo
Dokumentuaren akzioak