Dokumentuaren akzioak
Núria Guiu: Spiritual Boyfriends
EszenAZ-en denboraldiak abenduan jarraituko du, Núria Guiu koreografo bartzelonarraren Spiritual Boyfriends-ekin: gorputzaren eta boterearen arteko erlazioaren inguruko bakarlan bat. Antzezlana hizkuntza fisiko, bisual eta teatralaren bidez jorratzen da, hizkuntzen arteko mugak eta «autobiografia/errealitatea» eta «fikzioa» terminoen artekoak uztartuz.
2019an, Likes pieza eszenikoa aurkeztu zuen Azkuna Zentroan. Sare sozialei eta «atsegin dut» famatuen balioari buruzkoa zen, eta bizi dugun garai digitalari buruzko hausnarketa bat egiten zuen. Bada, horren ondoren, Zentrora itzuli da artista Spiritual Boyfriends sorkuntza berriarekin.
Núria Guiuk, lan honetan, yogaren praktika aztertzen du; yogaren ikerketa dokumental eta ikonografiko bat egiten du: yogako jarreren eraikuntza historikoa eta jarrerek gorputzei rol, arau eta botere-egiturak nola ezartzen dizkieten, autodiziplinaren, osasunaren eta edertasunaren kultura bat sortzen baitute. Egungo yoga, praktika espiritual bat bada ere, gorputzaren kapitalizazioan harrapatuta dago, hainbat kontzepturen bidez, hala nola edertasuna, osasuna eta autoterapiaren inguruko objektu fetitxeen industria.
Artistaren arabera, «digitaltasuna desirarako espazio bat bezala eztabaidatzen da, baina baita kontrolerako espazio bat bezala ere, droga eta psikotropiko kolektibo bezala; arima (Interneten, entitate lurrunkor, birtual eta informatibo bezala ulertuta) gorputzaren materialtasunetik askatzen da eta nonahi eta modu ikusezinean behatu, ukitu eta manipulatu daiteke».
Núria Guiuk zera galdetzen dio bere buruari: Zer rol jokatzen du Internetek immaterialtasunari, maitasunari, botereari, politika neoliberalei eta horien kontrol eta zaintza sozialeko teknikei dagokienez?
Dokumentuaren akzioak