Neri(H)ari: 40.bidegurutzea
- https://dantzan.eus/agenda/neri-h-ari-40-bidegurutzea
- Neri(H)ari: 40.bidegurutzea
- 2026-02-21T19:30:00+01:00
- 2026-02-21T23:59:59+01:00
- Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak: “Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du… Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: zein bide utzi? Zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak: eta orain? …zer egin, norantz jo, nola egokitu?” Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon. Argazkiak: Aitziber Orkoloaga, Nagore Legarreta.
2026/02/21 18:30
Donostia, Gazteszena
Neri(H)ari - Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak:
“Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du… Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: zein bide utzi? Zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak: eta orain? …zer egin, norantz jo, nola egokitu?”
Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon.
Argazkiak: Aitziber Orkoloaga, Nagore Legarreta.