Dokumentuaren akzioak
Nerea Gurrutxaga + Oihana Vesga: Leiho zikin, zeru garbi
Gipuzkoako Dantzaguneak sustatutako Sortutakoak 15 programan aukeratutako lana eskainiko dute Nerea Gurrutxagak eta Oihana Vesgak Tabakaleran.
- 17:00 – 19:30 Entsegu irekia
- 19:30 – 20:30 Erakustaldia eta solasaldia
Emakumearen espazioa erreklamatzea zer den hausnartu nahi dugu. Espazioa kontzeptu gisa kontsideratuz, honek gorputzean eta genero jarreran duen eragin zuzena aztertu nahi dugu. Mugimenduaren ikuspegi binarioa zalantzan ipiniz, dantzaren bitartez aukera ezberdinak garatu nahi ditugu. Emakume izatearen inguruko kezkek azaleratzen dituen desorekek eta zalantzazko egoerek garamatza emakumearen espazio komunikatiboa, espazio fisikoa, denbora espazioa etab. edukitzeko beharrera, baita ere horiek aldarrikatzeko gogora. Erreferentzia teorikoak erabiltzeaz gain, gorputzaren lanketatik atera daitezkeen ezagutzei eta hauen irakurketa posibleei ere emango diogu balioa.
Fitxa artistikoa
- Sortzaileak eta interpreteak : Oihana Vesga y Nerea Gurrutxaga.
- Kanpoko aholkularia: Gorka Gurrutxaga
Dokumentuaren akzioak