Dokumentuaren akzioak
Natxo Montero: Barbecho
Barbecho sorkuntza-prozesuari buruzko gogoeta bat da. Mugimendu eta koreografien segida bat, non hainbat gauza jartzen baitira auzitan piezaren inguruan, baita sortzaileak obraren aurrean hartzen duten jarrera edo lekua ere. Lugorri egoerak aukera ematen digu presak edo eginbeharrak alde batera uzteko... egonean egoteko, zerbait gerta dadin edo gerta ez dadin itxaroteko. Barbecho atsedenean egotea litzateke, aldaketa-beharrean ere bai; aireztatzea eta berritzea da, eta berriz ere egunerokoari aurre egitea. Aisialdia jolasa da, eta jolas egitea arima lugorri uztea da. Ikuskizun honek azpitituloak izango ditu, ingelesez eta frantsesez.
Zuzendaritza artistikoa: Natxo Montero Zuzendari laguntzailea: Pako Revueltas Sorkuntza eta interpretazioa: Laia Cabrera, Natxo Montero Argiztapena eta argazkia: Gabo Punzo Jantziak eta eszenografia: Natxo Montero Bideoa: Alaitz Arenzana Musika: A. Vivaldi, J.S. Bach.
Dokumentuaren akzioak