Dokumentuaren akzioak
National Classical Ballet: Loti Ederra
National Classical Balletak Loti Ederra aurkeztuko du Bilboko Euskalduna jauregian. Ba al da Carabosse sorgin gaiztoak ehunka urtez gazteluan sorginduta izan zuen Aurora printzesaren eta hura muxu batez iratzarri zuen printze ausartaren istorioa baino erromantikoagorik?
National Classical Balleteko dantzari ospetsuak Euskaldunako agertokira etorriko dira, ballet klasikoaren ekoizpen hau –haurrei nahiz helduei izugarri gustatuko zaiena– ekartzeko. Arrosaren adagio bertutetsuarekin batera, Txori urdina pas de deuxa eta musikaren historiako balsik famatuenetako bat, Tchaikovskyren sorkuntza bikaina, koreografia liluragarriarekin uztartuko dira, mundu osoko ikusleak limurtu dituen produkzio hau osatzeko.
Dokumentuaren akzioak