Dokumentuaren akzioak
Mutxikoaren eguna
Arrangoitzen, 40. Mutxikoaren Eguna ospatuko da urriaren 14an. Betti Betelu, Mutxikoaren Egunaren sortzailea eta Lapurdiko dantza tradizionalaren berpiztearen aktore nagusia omenduko dute.
Urriak 14 igandea, Mutxiko Eguna Arrangoitzen
- 11:00 Hilherrian Betti Beteluarentzako gogoeta. Mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txarangak eta Gaita Luze taldeak alaiturik.
- 13:00 Ikastolen alde jan eta edana, Txakatuk taldeak alaiturik.
- 16:00 Omenaldia – ohiturak – sorkuntzak Omenaldia « Milesker Betti Betelu » Thierry Truffaut-k eta Primadera dantza taldeak emanik. Thierry Truffaut- ek Betti Betelu familiaren eta lagunen laguntzarekin, dokumentu ainitz aurkeztuko ditu, Primaderako dantzariek, Betti Beteluk koregrafitako dantzak proposatuko dituzte. Ondoren, Topa.K ikusgarria So.K dantza taldeak emanik eta Bat Batean Bilaka taldearen sorkuntza.
- 18:00etan Bilaka Dantzaldi Herrikoia.
Informazioa: Herri Uzta 2018 Egitaraua (pdf)
Dokumentuaren akzioak