Dokumentuaren akzioak
Mugmus laborategia: Oteizaren (h)aria
Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.
Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua... hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.
- Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
- Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Josu Santamaria Fernandez
- Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
- Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
- Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Xabi Paya
Dokumentuaren akzioak