Dokumentuaren akzioak
Muda + E.612
Muda
Lozorrotik edo norberaren geldialditik ateratzea eta pauso bat ematea azal mudatze nahigabeko horretarantz, zeina genetika eta ingurumenarekin lotuta baitago, eta oso beharrezkoa baita berritzeko. Irudia animalia askoren gorputzaren estalduraren berritzea da, aldaketa bat, garai berri bat adierazteko. Maddi Ruiz de Loizagak eta Helena Wilhelmssonek Larrua Proiektuaren bosgarren urteurrenean interpretatutako dantza-pieza da
- Iraupena: 15´
- Emanaldiak: Ekainak 11, ostirala (18:00) / Ekainak 13, igandea (18:00)
E.612
Gure ondoren beti egongo da norbait gure ondarea hartzen duena, gure bideari jarraitzen diona… nahiz eta planeta zatika lehertu, beti dago Esperantza, beti egongo da leku bat eta pertsona bat jarraitzeko prest…
Anakrusaren Reset (2018) piezak eboluzionatu egiten du.
Eta E.612. sortu da. Dantza garaikideko pieza da, 20 minutu ingurukoa, eta Reseten pertsonaia beretik abiatzen da unibertso post apokaliptiko batean, non jada ez dagoen itxaropenik. Berriz hasteko, bizitzan beste aukera bat izateko eta benetako zerbait eraikitzeko hurrengo ahaleginean E.612 asteroidetik datorren pertsonaia berri batekin topo egiten du. Hark, bere gaztarotik eta errugabetasunetik, borrokan jarraitzeko eta bizitzeko mundu bat eraikitzeko beharrezkoa den energia lortzeko itxaropena emango dio. Pertsonaia hori ala beste norbait?
E.612k hondamenaren puntu ilunenetik itxaropenaren argiranzko bidaia egiten du, belaunaldien arteko transmisioaren beharraren bidez islatua.
- IDEIA ETA ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Anakrusa
- KOREOGRAFIA: Noemí Viana
- DANTZARIAK: Ainhoa Aldai, Noemí Viana
- MUSIKA ETA SOINUGINTZA: Muskulo, Prodigy, Kitka
- ARGAZKIAK: J.Areta Goñi, Iurre Aranburu, Etanowski
- AHOLKULARITZA: Eneko Gil, Iñigo Ortega, Iurre Aranburu
- IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA: Iurre Aranburu
- PRODUKZIOA: Anakrusa
Pasaiako Dantza Festabalaren barruan.
Dokumentuaren akzioak