Dokumentuaren akzioak
[Bertan behera] Mizel Theret: Diagonalean Zehar
OHARRA: COVID-19 gaitzaren aurreko neurriak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia.
Diagonalean kokatu da Mizel Theret, Iparraldeko dantza sortzailerik garaikidenetakoa. Orain bi edizio “Lekeitioak” estreinatu zuen gure festibalean, gaur, berriz, “Diagonalean zehar” koreografia plazaratuko du estreineko aldiz. Esku pilotarien keinua du abiapuntu. Pilotariaren keinu hori testuingurutik atera eta moztu egingo du koreografoak. Gero mugimendu horiek dantza abstraktu bihurtu dira. Bakarka arituko da Mizel Theret diagonal batean. Bertan pizten diren musikarik gabeko gorputz mugimenduekin harritu egingo gara. Agertoki biluzi batean, gorputz bakar bat, eta dantza soilik. Dantza araztua, errepikatzean oinarriturik, diagonal bakar batean osoki zabaltzen dena, isiltasunarekin elkarrizketan. Esperimentazio du gustuko eta horren ondorioek gure barrenak astintzeko xede dute.
* Loraldia festibalaren barruan eta La Fundición aretoarekin elkarlanean.
Dokumentuaren akzioak