Dokumentuaren akzioak
Mikel Aristegi dantza tailerra: Zu, baina nirekin!
Donostiako Musika eta Dantza Eskolak lantegi bat antolatu du hala dantza klasikoko nola dantza garaikideko ikasleentzat. Lantegia Mikel Aristegik zuzenduko du. Pina Bauschek zuzenduta Folkwang-Hochschule goi mailako eskolan 4 urteko prestakuntza osatu ondoren, 1994ko uztailean ikasketa diploma eskuratu zuen Alemaniako Essen hirian.
Programa
- Martxoak 17 larunbata, 16:00-20:00. Beroketak eta inprobisazio jokoak, bakarkako eta binakako taldeak. Azkeneko orduan, 19etatik 20etara bitartean konposizio kontzienteari begira eta igandean azkeneko konposizioari begira.
- Martxoak 18 igandea, 10:00-14:00.Beroketak eta inprobisazio jokoak gehi errepertorioko ariketa batzuk lana burutzeko. Azken bi orduak koreografiko konposizioari begira.
Izena emateko: Zu, baina nirekin! Martxoak 10 baino lehen ordainagiria eraman behar da.
Dokumentuaren akzioak