Matxalen Bilbao: Hustu, Hutsari gorazarre
- https://dantzan.eus/agenda/matxalen-bilbao-hustu-hutsari-gorazarre
- Matxalen Bilbao: Hustu, Hutsari gorazarre
- 2025-02-01T19:00:00+01:00
- 2025-02-01T23:59:59+01:00
- Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, esekiduran, geldiuneetan, hutsean…?Norbera bere buruarengandik hustu daiteke…? Hutsaren kontzeptua mugimenduaren konposizioaren prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurbilketa modura.Pieza honetan hutsak elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzetik abiatzen da, eraldaketak gertatzen diren gune, betea osotasunera iristen den leku, zentzua hartzen duen toki.Hutsa mugimenduaren iheskortasunarekin dago lotua, eta erakusten ez denaren ezkutuko sakontasunarekin. Deierarako joera gehiago duen elementua, erakustekoa baino. HUSTU; Hutsaren gorazarre Matxalen eta Nataliak interpretatutako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denbora esekia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik gabekorik ez duena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar kontsumitzearen, gehiegizko zarataren eta edukiaren gabeziaren joera honen aurreko erantzun gisa. Koreografia eta Zuzendaritza: Matxalen Bilbao Interpreteak: Natalia Garcia Muro, Matxalen Bilbao Soinu espazioa: Mikel R Nieto Argiztapenaren diseinua: David Alcorta Argazkia eta Bideoa: Jesús Robisco Ekoizpena: Aintza Uriarte Banaketa: Peso producciones IKus-entzunezkoak: María Etxaide
2025/02/01 18:00
Bilbo, La Fundicion
Zer bizi da isiltasunean, hutsunetan, erortzearen aurreko unean, esekiduran, geldiuneetan, hutsean…?
Norbera bere buruarengandik hustu daiteke…?
Hutsaren kontzeptua mugimenduaren konposizioaren prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu modura. Hutsa funtsezkorako hurbilketa modura.
Pieza honetan hutsak elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzetik abiatzen da, eraldaketak gertatzen diren gune, betea osotasunera iristen den leku, zentzua hartzen duen toki.
Hutsa mugimenduaren iheskortasunarekin dago lotua, eta erakusten ez denaren ezkutuko sakontasunarekin. Deierarako joera gehiago duen elementua, erakustekoa baino.
HUSTU; Hutsaren gorazarre Matxalen eta Nataliak interpretatutako bikotea da, beste erritmo batzuen planteamendua berregiteko espazio/denbora esekia. Lan soila, apaindurarik eta elementu funtsik gabekorik ez duena. Ekintza politiko eta poetikoa azkar kontsumitzearen, gehiegizko zarataren eta edukiaren gabeziaren joera honen aurreko erantzun gisa.
- Koreografia eta Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
- Interpreteak: Natalia Garcia Muro, Matxalen Bilbao
- Soinu espazioa: Mikel R Nieto
- Argiztapenaren diseinua: David Alcorta
- Argazkia eta Bideoa: Jesús Robisco
- Ekoizpena: Aintza Uriarte
- Banaketa: Peso producciones
- IKus-entzunezkoak: María Etxaide