Dokumentuaren akzioak
Marseillako Ballet Nazionala: Passione
Passione in due obran oinarritutako ikuskizuna; bertan, Marseillako Ballet Nazionalak, Emio Greco eta Pieter C. Scholten buru dituela, Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera” birbisitatzen du.
Obra Franck Krawczyk musikari eta konpositoreak libreki eta maisutasun handiz moldatuta dago; asmatu egiten du sufrimendua, sentsualitatea eta sakrifizioa transmititzen horretarako pianoaren intentsitateaz eta eskusoinuaren malenkoliaz baliatuz. Dantzarien gorputzek modu pausatuan eta ausardiaz dantzatzen dute, soinuekin elkarrizketan arituz.
Greco-ren eta Scholten-en sormenek sari ugari eta jendearen txaloak jaso dituzte mundu osoan zehar. Tinko eusten diote euren unibertso estetikoari eta eszenikoari, lengoaia klasikotik nahiz dantza postmodernotik elikatzen denari.
- Kontzeptua: Emio Greco, Pieter C. Scholten eta Franck Krawczyk
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Emio Greco eta Pieter C. Scholten
- Argiztapena: Henk Danner
- Jantziak: Clifford Portier
- Musika: Johann Sebastian Bach-en “Nekaldia San Mateoren arabera”, Franck Krawczyk-en moldaketa librean.
- Pianoa eta eskusoinua: Franck Krawczyk
- Produkzioa: Marseillako Ballet Nazionala, ICKamsterdam-ekin elkarlanean.
- 7 dantzarirentzako obra, pianoarekin eta eskusoinuarekin zuzenean.
Dokumentuaren akzioak