Dokumentuaren akzioak
Los Vivancos: Nacidos para bailar
Los Vivancos taldeak Nacidos para bailar bere hirugarren ekoizpena aurkezten du, flamenkoa, metala eta musika sinfonikoa zuzeneko musika-interpretazioarekin, diseinuzko jantziekin eta zaindutako ekoizpen teknikoarekin elkartzen dituen ikuskizuna. Nacidos para bailar emanaldia Los Vivancos taldeak berak sortu, ekoiztu, zuzendu eta koreografiatu du eta bertan sortze-talde handi baten laguntza izan du. Zinematografia-musikagile Joan Martorel buru duen sortze-talde honek Metallica, Deep Purple edo Lehonard Cohen bezalako mitoen konposizio originalak Los Vivancos-en rock sinfonikora moldatu ditu.
- Zuzendaritza eta koreografia: Los Vivancos
- Musika-ekoizpena: Joan Martorel
- Jantziak: Calvin Klein
- Aholkularitza teknikoa: Eduardo García Llama
- Argiztapen diseinua: Francisco Porras
- Iraupena: 90 minutu
Dokumentuaren akzioak