Dokumentuaren akzioak
Lokke: Doppelgänger
Doppelgänger pieza ibiltaria da, hainbat kapsula koreografikoz osatua, bikoitza eta denboraren eraldaketarekin jolasten duena.
Lekuz Lekuren barruan, horietako hiru aurkezten dituzte.
Doppel-C3POn bi gorputzek eguneroko denbora aurrez aurre jartzen dute, perspektiba jolas bat.
Doppel-Xaken, xake jokoak xurgatutako bi gorputz partida baten denboran galtzen dira. Behatzaileak begiratu egin dezake, begiratzeari utzi, eta nahi duenean berriz begiratu; ekintzak garatzen jarraituko du.
Doppel-Leon, bi gorputz kamuflatu banatzen dira, eta etengabe elkartzen dira antzekotasun- eta desberdintasun-elkarrizketa batean.
- Ideia eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
- Sorkuntza eta interpretazioa: Pilar Andrés, Natalia g. muro
- Kanpoko begirada: Robert Jackson
- Jantziak: Olatz de Andres
- Argazkia: Kiñuka
- Ekoizpena: Vanessa Fuentes
Bi saio: 19:30ean eta 20:00etan
Dokumentuaren akzioak