Dokumentuaren akzioak
LMP konpainia: Piti Peta Hofen Show
Hiru herrialde, hiru malabarista, hiru objektu. 45 minutu umorez, erokeriez eta orain arte gizakiak inoiz ikusi ez dituen teknika sekretuez josiak. 3 pertsonaia bizi dira unibertso absurdo batean, logika kontraesankorrekin, ergelkeria nagusi dela eta ama-hizkuntza malabarismoa. Piti Peta Hofen Show honetan erabat desberdinak diren 3 estilo berezi nahasten dira, eta antzerki, inprobisazio eta gauzekiko obsesioaren bidez erakusten zaigu. Ikuskizun hau egokitu daiteke edozein leku edo eguraldi gorabeherarekin ere, dela euria, ekaitza edo sumendien erupzioa. Ikuskizuna muturreko pobrezian oinarrituta dago. Dramaturgia molde honetan, inprobisazioa eta antzezpena nahasten dira kaos sortzaile baten dimentsioan.
Dokumentuaren akzioak