Dokumentuaren akzioak
Les Ballets de Monte-Carlo: Romeo eta Julieta
Baluarteko publikoak berotasun handiz egiten diela harrera beti, Les Ballets de Monte-Carlo gure denboraldira itzuliko da, Diaghileven Errusiar Balleten oinordekoa eta Europako dantza-konpainia entzutetsuenetako bat. Jean-Christophe Maillot da konpainiaren zuzendaria 1993az geroztik, eta berea da Romeo eta Julieta-ren bertsio gazte, estilizatu eta nagusiki bisual hau, Shakespeareren lanaren funtsezkoenean sakonduz eta Ernest Pignon-Ernesten eszenografia zirraragarri batean oinarrituz.
Edertasuna letra larriekin: William Shakespeareren istorioarena, Sergei Prokofieven musikarena eta Jean-Christophe Mailloten maisutasunezko koreografiarena.
- Koreografia: Jean-Christophe Maillot
- Musika: Sergueï Prokofiev
- Eszenografia: Ernest Pignon-Ernest
- Jantziak: Jérôme Kaplan
- Argiztapena: Dominique Drillot
Dokumentuaren akzioak