Ezpata-dantza eta ingurutxoa
- https://dantzan.eus/agenda/leitza-ezpata-dantza-ingurutxoa
- Ezpata-dantza eta ingurutxoa
- 2026-08-11T12:00:00+02:00
- 2026-08-11T23:59:59+02:00
- San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan meza nagusiaren ostean. Gerra aurrean Patxi Ripa maisuak irakatsitako dantzari-dantzaren bertsio bereziari eusten dio Aurrera dantza taldeak. Iluntzean aldiz, 21:00 inguruan ingurutxoa dantzatzen da. San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan: Abuztuaren 11n iluntzeko 21:00ean. Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00). Abuztuaren 15ean, helduen Ingurutxoa izaten da 19:00etan. *Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.
Argazkia: Leitzakultura
Noiz
2026/08/11 10:00
Non
Leitza
San Tiburtzio egunez (abuztuak 11), ezpata-dantza egin ohi da Leitzan meza nagusiaren ostean. Gerra aurrean Patxi Ripa maisuak irakatsitako dantzari-dantzaren bertsio bereziari eusten dio Aurrera dantza taldeak. Iluntzean aldiz, 21:00 inguruan ingurutxoa dantzatzen da.
San Tiburtzio jaietan ingurutxoa hainbat aldiz egiten da Leitzan:
- Abuztuaren 11n iluntzeko 21:00ean.
- Abuztuaren 12an, festaren bigarren egunean arratsaldean Aurrera dantza taldearen eskutik (19:00) eta egun berean gauez, gaueko erromeria amaitutakoan (03:00).
- Abuztuaren 15ean, helduen Ingurutxoa izaten da 19:00etan.
*Abuztuko jaiez gain, urriko lehen larunbatean, Aurrera elkartearen egunean ere dantzatzen da bazkalostean arratsaldez.