Dokumentuaren akzioak
Lasala: Lauesku
Lekuz Leku jaialdiaren programazio barruan, Lasala konpainiak Lauesku lana eskainiko du.
Pilota partida baten bidez, hainbat egoera azaltzen dira; bertan jokoaren arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoa ez da lehentasunezkoa. Koreografia-lengoaiak adostasuna eta aurrez aurrekoa aztertzen ditu, agertzen zaizkigun egoerei erantzuteko, eta horiek dakarten ondorioa aztertzeko.
Piezak barneko hausnarketa eragin nahi du; ezarritako arau, ohitura, agindu eta inposizioak zergatik ontzat hartu naturaltasun eta mendekotasun osoz, eta zergatik segurutzat hartu aurretik ezarritako konponbide eta erantzunak.
- Koreografia: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Jaiotz Osa, Lionel Ah-Sou, Judith Argomaniz
- Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
- Argazkiak: Diego Hernández
- Iraupena: 12 minutu
![LAUESKU-LASALA-8785.jpg](http://static1.squarespace.com/static/52625a4de4b04f55904afc09/553cb7d3e4b066b8cc4d70c9/55478dfae4b08ca26f81a94e/1430752763165/LAUESKU-LASALA-8785.jpg?format=1000w)
Dokumentuaren akzioak