Dokumentuaren akzioak
Lasala konpainia: Hooked eta Lauesku 22
Lasala konpainiak Hooked eta Lauesku 22 dantza ikuskizunak aurkeztuko ditu. Emanaldiak Gasteszenan izango dira eta sarrera 10€ balio du.
Hooked
- Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
- Musika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41
- Musika edizioa: Judith Argomaniz
- Argiztapen diseinua: Chencho Ortas
- Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
- Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.
Hookedek gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.
Lauesku 22
- Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
- Dantzariak: Jaiotz Osa, Itxasai Mediavilla, Judith Argomaniz
- Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi
- Argiztapen diseinua: Gabriel Punzo
- Jantziak: Eider Ezenarro
- Argazkia eta bideoa: Diego Hernández
- Diseinu grafikoa: Diego Hernández
Lauesku 22 gogoetarako deia da, honako honi buruz: zergatik men egin naturaltasun eta menpekotasun osoz ezarriak zaizkigun arau, ohitura, erregela eta inposaketei, eta zergatik onartu auzitan jarri gabe aurrez eman zaizkigun soluzioak eta erantzunak. Hizkuntza koreografikoak konformidadea eta enfrentamendua ikertzen ditu, aurrean aurkitzen ditugun inguruabarrei emandako erantzuna diren aldetik eta hortik datozen ondorioak ere aztertzen ditu. Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.
Dokumentuaren akzioak