Dokumentuaren akzioak
Kukai - Tanttaka: Oteizak 110
Kukai dantza taldeak Oteiza berreskuratuko du, ikuskizun berri bat egiteko. Espazio berezietan (antzokitik at) plazaratzeko koreografia da. Euskalduna Jauregiko hormetan Oteizaren arte lanak proiektatuko dira eta publiko artean kokatutako 5 dantzarik koreografia berri bat eskainiko digute Oteiza gogoan. Ikuskizun bakarra (ez da berriro errepikatuko). Dantza Sari Nazionala irabazi ondoren Kukai dantza konpainiak artea eta dantza garaikidea ekarriko du eszenara.
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Koreografia: Jon Maya
- Dantzariak: Kukai Dantza (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena)
- Musika: Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel F. Krutzaga
- Irudiak: David Bernues
- Eszenografia: Fernando Bernues
Emanaldi hau beste ordu hauetan ikus daiteke ere: 12:30etan eta 13:30etan (hiru aldiz errepikatzen baita)
Dokumentuaren akzioak