Dokumentuaren akzioak
Kukai: Oskara plazara
"Oskara": Nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu.
Filma eta zuzeneko dantza. Sormen prozesua eta azken emaitza. Bi mundutik unibertso bat sortzeko bidea. “Oskara” ikuskizuna nola sortu zen eta zer den, film dokumental eta zuzeneko dantzarien bidez.
1. pausoa: Paisaia entzun, musika arnastu, jendea nola mugitzen den begira ezazu.
2. pausoa: Denbora eta espazioan nor zaren adierazi: dantza ezazu.
3. pausoa: Zu benetan zaren horretatik zerbait berria sor ezazu.
4. pausoa: Erakuts ezazu. Zure nortasuna elkarbanatu eta galdera berriak egin itzazu.
5. pausoa: Guzti honen inguruan hitzegin dezagun: komunikazioa, tradizioa, askatasuna, iragana, etorkizuna, Europa, sorkuntza, gorputza, lurra, artea, musika, identitatea, dantza.
- Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya Sein
- Koreografia: Marcos Morau / La Veronal
- Dantzariak: Kukai Dantza
- Musika sorkuntza: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert
- Dokumentalaren zuzendaritza: Pablo Iraburu, Iñaki Alforja
- Dokumentalaren ekoizpena: Arena Comunicación Audiovisual, Iñaki Alforja, Altxu Lanak
- Hizkuntza: Euskara, gaztelania
Dokumentuaren akzioak