Kukai: Kale Hizketak

  • Kukai: Kale Hizketak
  • 2026-07-01T19:00:00+02:00
  • 2026-07-01T23:59:59+02:00
  • *Uztakale 2026ren barruan. Gure herri eta hirietako kaleak gaur egungo gizarte eta kultura aniztasunaren ispilu dira. Hamaika hizkuntza, janzkera, dantza zein musika topa ditzakegu; karrikak kolore zipriztin amaigabez osatzen diren mihise koloretsua dira. ‘Kale hizketak’ ikuskizuna aniztasun horren lekuko da. Espresio bide euskal dantza, dantza urbanoa edota flamenkoa duten lau dantzarik eta musikari batek (perkusioa eta elektronika) topo egiten dute, norbere jardunetik besteekin komunikazio bat abiatzeko. Ezberdintasuna aukera bihurtzen da, eta norberak bere lengoaiari uko egin gabe elkarren artean elkarrizketan abiatzen dira. Halakoxeak dira gaur egungo kale-hizketak, norberak duen horretatik besteak entzun, besteena jaso eta norberarena eskainiz eraikitzen diren komunikazio anitz eta aberatsak.
Kukai: Kale Hizketak
Noiz

2026/07/01 17:00

Non

Legazpi

*Uztakale 2026ren barruan.

Gure herri eta hirietako kaleak gaur egungo gizarte eta kultura aniztasunaren ispilu dira. Hamaika hizkuntza, janzkera, dantza zein musika topa ditzakegu; karrikak kolore zipriztin amaigabez osatzen diren mihise koloretsua dira. ‘Kale hizketak’ ikuskizuna aniztasun horren lekuko da. Espresio bide euskal dantza, dantza urbanoa edota flamenkoa duten lau dantzarik eta musikari batek (perkusioa eta elektronika) topo egiten dute, norbere jardunetik besteekin komunikazio bat abiatzeko.

Ezberdintasuna aukera bihurtzen da, eta norberak bere lengoaiari uko egin gabe elkarren artean elkarrizketan abiatzen dira.

Halakoxeak dira gaur egungo kale-hizketak, norberak duen horretatik besteak entzun, besteena jaso eta norberarena eskainiz eraikitzen diren komunikazio anitz eta aberatsak.