Dokumentuaren akzioak
Kukai: Hnuy Illa...
"1937" eta "Otehitzari Biraka" ikuskizunen ondotik, udaberri honetan Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak ikuskizun berria aurkeztuko dute.
Aurreko lanetan hartutako norabidean aurrerapauso bat emango dute, gizakien arteko harremanak oinarri hartuta. Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea… Poesiak zipriztindutako ikuskizuna izango da. Dantza lengoaia nagusia izanda ere, dantzarien mugimenduak poesia izango du bidelagun. Ez edozein poesia, gainera. Izan ere, Joseba Sarrionandiaren testuak izango dira Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berriaren ardatz.
Ikuskizun poetikoa, beraz, dantza eta musika sujerenteen bidez azalduta. Ikuskizuneko musikaren egilea Iñaki Salvador izango da eta koreografoa Jon Maya. Elementu guzti hauekin Mireia Gabilondok osatuko du gidoia eta zuzendaritza.
- Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Koreografia: Jon Maya
- Musika: Iñaki Salvador
- Poesia: Joseba Sarrionandia
- Eszenografia: Fernando Bernues
- Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Nerea Vesga
- Ekoizpena: Kukai Dantza Konpainia eta Tanttaka Teatroa
Dokumentuaren akzioak