Dokumentuaren akzioak
Kukai: Hazipenen pozak
Rendez vous, topaketa, encontro, spotkanie, encuentro. Alemanez, rusos, txinoz… Hamaika hizkuntzatan hamaika izendapen, hamaika jauzi, hamaika doinu, mugimendu eta sentimendu lau ikuskizunetan eta bide bakar batean bilduta. Elkar egoteko, bizitzeko, sortzeko gogoagatik Kukai eta Tanttaka konpainiek 2002. urtean abiatu zuten euren elkarlana. Orain, elkarrekin landutako horri begirada berri bat eskaini eta kale zein espazio berezietarako atondutako dantzaldia prestatu dute.
- Egilea: Kukai Dantza-Tanttaka Teatroa
- Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
- Musika: Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, Mikel Urdangarin, Bingen Mendizabal, Rafa Rueda, Mikel F. Krutzaga
- Eszenografia: Edi Naudo
- Koreografia: Jon Maya
- Antzezleak: Jon Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Alain Maya, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
Dokumentuaren akzioak