Dokumentuaren akzioak
Kukai: Gelajauziak
Proiektu honek Cesc Gelabert koreografo handia eta Kukai Dantza Konpainia batzen ditu. Bategite interesgarri honen emaitza 2014. urteko udaberrian estreinatuko den kale ikuskizuna izango da. Dagoeneko 25 minutuko pieza koreografikoa ikusgai dago, proiektuaren aurkezpen gisa, baina 2014. urterako ikuskizun osoa aurkeztuko dute. Euskal Herriko hainbat herri dantza plazan aurkezturik, Cesc Gelabert handiaren begiradak gidaturik eta Kukaiko dantzarien abileziaz aurkezturik.
Fitxa Artistikoa:
- Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
- Koreografia: Cesc Gelabert
- Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
- Musikaren sorkuntza: Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia
- Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena
Dokumentuaren akzioak