Dokumentuaren akzioak
Kubako Ballet Nazionala: Coppélia
Kubako Ballet Nazionala sortu zenean, 1948an, Coppélia izan zen Alicia Alonsok konpainia berriaren errepertorioa osatzeko hautaturiko lehen tituluetako bat; ospetsua balleteko errepertorio tradizionaleko lanik ospetsuenen artean, 1870eko maiatzaren 25ean estreinatua, Parisko Operan. Konpainiarentzako lehen muntaketa León Fokín-i enkargatu zitzaion eta hark Marius Petiparen jatorrizkoaren bertsio bat ekarri zuen Kubara.
Alicia Alonsok eta Igor Youskevitx-ek hartu zuten obraren ardura, eta 1948ko abenduaren 28an estreinatu zen, Auditorium antzokian (gaur egun, Amadeo Roldán antzokia deritzo). Alicia Alonsok hartu zuen errepertorio tradizionaleko pieza handiak berriro muntatzeko eta koreografia prestatzeko ardura konpainiaren barruan; berehala ekin zion Coppéliaren koreografia, estiloa eta dramaturgia xeheki lantzeari, eta errotik eraldatu zuen obra. Horretarako, jatorrizko elementuetara jo zuen ahal zuen guztietan —Saint Léon-engandik Petipagana—, irizpide zorrotzak erabili zituen ballet horri dagokion demi-caractère estilo klasikoko kontzeptuak ezartzeko, eta asko zaindu zuen kontakizunaren koherentzia narratiboa. Horrez gainera, koreografia aberastu zuen birtuosismo tekniko handiko uneak sartuz, hala teknika akademiko hutsaren erakustaldietan nola karaktereko edo demi-caractèreko dantzetan.
Dokumentuaren akzioak