Dokumentuaren akzioak
Kresala: Zeruko - Konstelazioen drama koreografikoa
Zeruko drama koreografiko astral hau dela eta, dantza-bilduma teatral txiki bat sortu du Kresalak, dozena bat euskal gaik osatutakoa. Guztira, hamabi zeinu astral dira, gorputz-hizkera eta haren keinu-sekuentziak oinarri hartuta irun eta ehundu direnak. Askotariko dantzak dira, dramatizatuko narratiba berri baten barruan gorpuztuak, eta maitasuna, tragedia eta pasioa nola ikusten diren erakusten du, erreferentzia unibertsalak diren mito eta kondaira handiak oinarri.
Dantza egitaraua, hamabi obra hauek osatzen dute: Beltxarga zuria; Faunoaren labirintoa, Babiloniar biribila, Bufoi eroa, Janto, Agoteen erromantzea, Hiru damatxo, Ageda, Ürrütiko khantoria, Zelaietako loreek, Ternua, eta Errautsak garizumakoa.
Dokumentuaren akzioak