Dokumentuaren akzioak
Krego-Martín Danza: Moliendo café
Pieza hau 1990ean sortu zuten Bego Kregok, Inés Uriartek eta Cristina Quijerak, “Con buen pie” konpainiaren sortzaileek (Euskadin sortutako dantza garaikideko lehenengo konpainietako bat). Madrilgo Koreografia Lehiaketan aurkeztu zuten, arrakasta handiz, eta geroago eskaini dute Euskadiko zenbait agertokitan; konpainiaren piezarik adierazgarrienetako bat bilakatu da. 27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak berreskuratu du pieza, freskotasuna eta dibertimendua ekartzeko gaur egungo dantzaren egoerari, eta kalera eramateko, hura baita haientzako agertokirik egokiena, eskaintzen duen publikoarekiko zuzeneko lotura irekiari esker. María Martin, Natalia García eta Pilar Andrés dantzariek berrinterpretatuko dute pieza hau, euren pertsonalitate eta koreografia-hizkerekin, umorearen ikuspegitik eta musika-konposizio unibertsal honen bertsioez eta irratiko iragarki laburrez osatutako soinu-bandarekin.
- Koreografia: Bego Krego eta antzezleak
- Testuak: Txubio Fernández de Jaúregui
- Antzezleak: Pilar Andrés, Natalia García, María Martín
- Musika eta konponketak: Marc Cano, Kike Mora
- Jantziak: Juli, Trisul
Dokumentuaren akzioak