Dokumentuaren akzioak
Juanikot pastorala
Altzai-Lakarriko herriek aurtengo uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an jokatutako Joanikot pastorala Iruñeko Baluarte antzokian antzeztuko dute Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan.
Izan ere, aurtengo pastoralak Arberoako Joan —Joanikot kapitaina gerla izenez ere ezagutua— eta Hoztako Maia bere emaztearen historia kontatzen du, Nafarroako konkista eta berkonkista saialdien garaian gertatu zena (XVI. mende hasieran) eta kontakizunaren parte handi bat Iruñean kokatua dago.
Joanikot pastorala
- Irailaren 10ean, Iruñeko Baluarte antzokian
- Goizeko 10:00etan karrika-ingurua (Frantziako ataria, Carmen karrika, Redin Karrika, San Jose Plaza, Curia Karrika, Mercaderes karrika, Udal plaza)
- Goizeko 11:00etan Pastorala Baluarten
- Sarrerak 5 euro (www.baluarte.com)
Dokumentuaren akzioak