Dokumentuaren akzioak
Jone San Martin: Huts
Donostia 2016ko Elkarrizketak egitarauaren barruan, Jone San Martin-ek Huts dantza ikuskizuna aurkeztuko du.
Soinuaren presentzia eta ausentzia gorputzaren bidez lantzen edo galbahetzen duen dantza-emanaldia da Huts.
Soinuaren eta isiltasunaren isla dira gorputzak sortzen dituen keinuak eta mintzairak. Mugimendua hitz bilakatzen da; hitza, keinu; keinua, mugimendu... Audizio ezinezkoa, isileko eta isildutako ahozkotasunean txertatzen dena.
Huts Jone San Martinek Donostia 2016ren Elkarrizketak ildoari egin dion laugarren ekarpena da. Sorkuntza berriko dantza da, gorputzaren bitartez soinuaren presentzia edo eza filtratzen duena. Horretarako, San Telmoko elizak eskaintzen dituen baldintzak gozotasunez erabiliko ditu.
- Interpreteak: Carolina Rementeria eta Jone San Martin
- Koreografia: Jone San Martin
- Kontzeptua: Jone San Martin, Mikel R. Nieto, Illart Alkorta
Dokumentuaren akzioak