Dokumentuaren akzioak
Johanna Tengan eta Natalia de Miguel
Azkuna Zentroak Natalia de Miguelen (Bilbo, 1986) Clara eta Johanna Tengan-en (Belgika, 1996) Singular piezen estreinaldia egingo du. Bi koreografoek dantza garaikideko egonaldian egin duten lanaren emaitza dira bi piezak. Egonaldia ‘Amphitryon’ barruan sartzen da, zuzeneko arteen eta erakusketen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzen dituen proiektuan, eta hari esker truke bat egiten da, dantza garaikideko Dansateliers Rotterdam sorkuntza- eta erakusketa-zentroarekin lankidetzan.
Natalia de Miguelen Clara lanak gure balio eta lehentasunei buruzko gogoeta bat planteatzen du, ez soilik artean baizik eta gaurko munduaren alderdi askotan ere. Singular piezak hizkuntzaren, irudimenaren era harriduraren mundu fisiko eta intuitibora eramaten gaitu, Herman de Coninck (1944-1997) poeta belgikarraren lanean inspiratuta.
Natalia de Miguel: Clara
Gorputz bat ekoizpenerako merkantzia bezala, nortasunik eta arimarik gabekoa, eta negar egiteko edo izerdia botatzeko gaitasun gabekoa. Ba al da atzera-bueltarik? ‘Clara’ lanak gure balio eta lehentasunei buruzko gogoeta bat planteatzen du, ez soilik artean baizik eta gaurko munduaren alderdi askotan ere. Gizakiaren benetakotasunaren balioespenerantz eta honen errealitatearen kanpoko inposatzetiko bide bat.
- Kontzeptua, zuzendaria, koreografia, performancea: Natalia de Miguel
- Argien Diseinua: Edwin van Steenbergen
- Argien teknikaria: Gabriel Punzo
- Musika eta soinu-espazioa: Naiel Ibarrola, Nils Fram
- Testua: Jorge Jauregui Allue
- Ahotsa: Ramón Barea, Amaya de Miguel, Natalia de Miguel
- Aholku artistikoa: Kristin de Groot & Jorge Jauregui Allue
- Koprodukzioa: Azkuna Zentroa & Dansateliers
Johanna Tengan: Singular
‘Singular’ Johanna Tengan (1996) gazte talentudunak sortutako solo harrigarri bat da. Hizkuntzaren eta irudimenaren mundu fisiko eta intuitibora eramaten gaitu, Herman de Coninck (1944-1997) idazle eta poeta belgikarraren poesian inspiratuta.
Just now, I ran into reality
she said: ‘Hello, who are you?’
‘Me,’ I said, ‘is that okay?’
‘For me it is,’ she said. […]
Herman de Coninck (1944-1997)
- Kontzeptua, koreografia, performancea: Johanna Tengan
- Honetan inspiratua: Herman de Koninck
- Aholku artistikoa: Piet Rogie
- Koprodukzioa: Azkuna Zentroa & Dansateliers
Dokumentuaren akzioak