Dokumentuaren akzioak
Iztueta: dantza saioak
Juan Inazio Iztueta jaio zela 250 urte beteko dira azaroaren 29an. Bera eta bere lana oroitzeko eta omentzeko asmoz, Iztueta elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Zaldibiako Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu. Sorterrian egingo zaion bosgarren omenaldia azaroaren 16tik 29ra luzatuko da. Bitarte horretan, Iztueta Elkarteak antolatutako Iztuetari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Zaldibiako Karreane Kultur Etxean.
- Azaroak 29, hainbat herritan dantza saio bereziak egingo dira 18:30ean. Oraingoz baieztatutako herriak: Zaldibia, 18:30ean, Iztueta plazan.
- Iztuetari buruzko erakusketa azaroaren 16tik 29ra, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Azaroak 18 (larunbata) eta azaroak 26 (igandea): 10:00etatik 12:00etara.
Dokumentuaren akzioak