Dokumentuaren akzioak
Iron Skulls konpainia: Sinestesia
Dantza ikuskizun esperimentala dakar Skulls konpainiak. Dantzaren lengoaia bide hartuta eta emozio eta sentimenduei jarraituz apokalipsiaren ondorengo mundu arrotz batera egiten du salto. Alegiazko mundu horretako biztanleek dantza eta akrobaziaren bidez adierazten dituzte pentsamendu eta sentimenduak. Zentzumen guztien bat egiteak interferentziak sortuko ditu eta taldekideek ustekabeko mugimendu harrigarriak azalduko dituzte hip-hopa, dantza garaikidea eta akrobaziak uztartuz.
- Zuzendaritza eta koreografia: Iron Skulls Co
- Interpreteak: Adrián Vega, Facu Martín, Héctor Plaza “Buba”, Diego Garrido, Moisés “Moe”, Luis Muñoz, Béne Carrat
- Iraupena: 50 minutu
Dokumentuaren akzioak