Dokumentuaren akzioak
Intxaur-hauskailua
Bolxoi antzokiko izarrak eta 40 dantzari baino gehiago biltzen ditu agertokian Moscow State Ballet konpainiak, Errusiako Estatuko Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin. Produkzio honek ballet erromantikoaren edertasun eta drama biltzen du.
Haurrentzako ipuin gisa aurkeztua –panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauean, eta abentura magikoetan murgilarazten dute protagonista den neskatoa–, balleta Gabon-giroko elezahar bat da, eta galdutako haurtzaroarekiko minaz eta helduek bizi duten errealitatearen eta haurrek bizi duten ametsen munduaren arteko talkaz hitz egiten du.
Txaikovskiren ballet ezagunenetako bat da; Lev Ivanovena da jatorrizko koreografia, eta Marius Petiparena, berriz, libretoa. Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarrituta idatzi zen.
Dokumentuaren akzioak