Dokumentuaren akzioak
[Bertan behera] Inpernuko Poza Trikitixaren XVIII. Jardunaldia
Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube eta Aritz Ibañez erromerien inguruan arituko dira Inpernuko Poza Trikitixaren Jardunaldian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako XVIII. Jardunaldia Tolosako Kultur Etxean egingo da urriaren 31n.
Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldian, Hitzaldia
- Eguna: Urriak 31, larunbata
- Ordua: 12:00-13:30
- Lekua: Tolosako Kultur Etxean*
- Hizlariak: AIKO taldea – Sabin Bikandi eta Patxi Laborda
Inpernuko Poza Trikitixaren jardunaldian, Mahai ingurua
- Eguna: Urriak 31, larunbata
- Ordua: 16:30-18:00
- Lekua: Tolosako Kultur Etxean*
- Mahai ingurua: Xabier Etxabe, Xabier Itzaina, Joseba Altube
- Moderatzailea: Aritz Ibañez
*Azken egunetako neurriak direla eta egoerak horrela eskatuta Inpernuko Poza XVIII. Jardunaldia ateak itxita egingo dira. Bi hitzorduak ordu berdinean mantenduko dira eta streaming bidez zabalduko dituzte edonorentzat ikusgai EHTEren sare sozialetan.
- https://www.instagram.com/trikitixa_elkartea/ - @trikitixa_elkartea
- https://es-es.facebook.com/trikitixa.eus/ - @trikitixa.eus
Sare sozial hauetako konturik ez badaukazu ere, Facebookeko kontua edonorentzat irekia izango da.
Dokumentuaren akzioak