Dokumentuaren akzioak
Inbilico konpainia / Luigia Riva: Innesti
Biarritzeko Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdiaren baitan Inbilico konpainiak Innesti lana eskainiko du.
Luigia Rivak obsesio bat arakatzen du: gorputzaren zatikatzea, osotasun bat aurkitzeko ezintasuna. Haren obra koreografikoa, plastikoa eta soinuz apaindatukoarekin eskapatzen zaiguna berriz sarrarazten entseatzen da. Sorkuntza berri honetan gorputz adarren pontak giharre, zelula edo organo gaingaratuez luzatuak dauzkaten bost pertsonaiak hiper gizon gogortasunaren kulturaren ezaugarrien sinboloak dira: indarra, nagusitasuna eta desafioa, norberaren barnea osoki agerian utziz gero sortzen den hauskortasunean. Antzezleen gorputzen metamorfosia ondorioztatzen dituzten protesiek eragin bat daukate haien mugimendu eta egoeretan, haien harremanetan eta haien irudimenezkoetan maskulinitatearen arketipoetara bidaltzen: gudaria, jakintsua, super heroia eta beste hain beste. Emendatuak diren gizon gorputzentzako sorkuntza bat, dantza organiko batean harturik.
Informazio gehiago: Maitaldia
Dokumentuaren akzioak