Dokumentuaren akzioak
Ilunabarrean dantzan
Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.
2017ko egitaraua:
- Otsailak 10: Gari Otamendi añorgarraren txanda izango da.
- Martxoak 10: Miarritzeko Agnés Cecconirena.
- Apirilak 7: Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.
Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea
Dokumentuaren akzioak