Dokumentuaren akzioak
Illicite konpainia: / Fábio Lopez: Poil de carotte
Biarritzeko Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdiaren baitan Illicite konpainiak Poil de carotte lana eskainiko du.
Haren haur denborako ametsa betetzeko ausardiaz, Fabio Lopez-ek Malandain Balleta Biarritzeko dantzaria izaten utzi du koreografo gisa segitzeko haren ibilbidean. Urrats handiz, lehen antzerki gisa Poil de Carotte obra antzeztea erabaki du. Jules Renoir-en eleberritik bezain bat Julien Duvivier zuzendariak burutu horren egokitzapen zinematografikoak inspiraturik, Fabio Lopezek, erretaula sentikorren bitartez haurtzaroaren atsekabeen aipamena egiten digu. Estetika neo klasiko batetik abiatuz, haren dantzak, narratiboa izan gabe, trufa biziei eta bihozgabekeriari aurre egin behar dion haur baten bizipenak agerrarazten ditu. Heziketaren pisua eta haurtzaro estigmatizatuaren lazturei buruz ekarri begirada baten gisara, Fabio Lopezek « Poil de Carotte ni niaz ere (piska bat). » Flaubertek erran omen zezakeen formula bere egiten du.
Informazio gehiago: Maitaldia
Dokumentuaren akzioak