Dokumentuaren akzioak
Iker Gomez: El Pequeño lago de los cisnes
Koreografia puska labur hau “Artegintzatik” ikerketaren zati bat da, alegia, Iker Gómez koreografoak egiten ari den Doktoretza Tesiaren haritik egindako ikerketa baten zatia. Doktoretza Tesiaren izenburua da “Beltxargen Aintzira Balletaren bikoiztasuna Dantza Garaikidetik”, eta helburua du, jatorrizko Balletaren analisitik eta azterketatik abiatuta, kontakizunaren atzean dagoen irakurketa zeharkatzea. Balletaren argumentuaren egitura eta formaltasuna alde batera utzi eta, oraingo testuinguruan, obra horren atzean gordetzen den esentzia bilatzen da. Beltxarga Beltza eta Beltxarga Zuriaren artean dagoen bitasunetik abiatuta, ikerketa lana hasten da, Bitasun irizpide berriak erabiliz: Esanahia eta Zentzua, Egiazkoa eta Gezurrezkoa, Hitza eta Keinua, Banako Nortasuna eta Taldeko Nortasuna, Edertasun Objektiboa eta Edertasun Subjektiboa.
Dokumentuaren akzioak