Dokumentuaren akzioak
Idurre Azkue: Bailar por bailar
BAD, Bilboko antzerki eta dantza garaikidearen jaialdiaren programazioaren baitan, Idurre Azkue-k Bailar por bailar lana aurkeztuko du.
Pieza hau dantzatzeko ekintza beraren ingurukoa da, dantzan egiteko plazerari, mugitu nahi dugun moduari bide eman eta sortzen de askatasun- espazio horren ingurukoa. Esan dezakegu dantzatzea dantzatzeagatik kontzertu bat dela. Josebaren kontzertua, baina “dantza gorputz” batekin. Azterlan zehatz batean, soinuaren bibrazioak gorputzean nola eragiten duen, nola aldatzen duen, nola zirrara eragiten duen eta nola islatzen duen lantzen dugu. Eta, era berean, nola mugimenduak berak dardarazten duen espazioa eta arrastoak uzten dituen bertan, Josebaren musikak iradokitzen dizkidan dantza egiteko modu desberdinek eta ezagut daitezkeenek uzten dituzten kutsuak baliatuta, deformatuta eta haiez jabetuta.
- Sorkuntza: Idurre Azkue
- Antzezleak: Joseba Irazoki, Idurre Azkue
- Musika originala: Joseba Irazoki
- Argi disenua eta koordinazio teknikoa: Marc Cano
- Jantzi Diseinua: Sinpatron
- Ekoizpena: Dantzan bilaka, Bilboeszena Laguntzaileak/Colaboran: Dantzan bilaka 2014, Bilboeszena, Residencias en Muelle 3, TragantDansa, Utopian Getxo, Kurtzio Sopela, Harrobia
- Iraupena: 50 minutu
- Sarrera: 8€, 10€
Dokumentuaren akzioak