Dokumentuaren akzioak
Hitzaldia: Inauteriak Euskal Herrian gaur egun
Aitzpea Leizaola antropologoa eta EHUko irakaslea izango da Galtzaundi tabernan otsailaren 21ean 18:30ean, ‘Mozorroaz haratago. Inauteriak Euskal Herrian gaur egun’ hitzaldia eskainiz.
Aitzpea Leizaola Egaña 1971an jaio zen Donostian eta 2004 eta 2005 urte artean Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen. Antropologia Sozialean doktorea da eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Departamenduko partaide ere bada. Bere iker lerroetako bat dira euskal inauteriak eta hauen aldaketa, eta justu, horren inguruan jardungo du osteguneko hitzorduan.
Dokumentuaren akzioak