Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Hik Dantza Landu: Marion Castaillet

Dokumentuaren akzioak

Hik Dantza Landu: Marion Castaillet

Noiz 2022/09/12
18:30
Non Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
“Freshmotion”
  • Data: Irailak 12 –  16 / 18:30 – 20:30
  • Lekua: Dantzagunea. Pelotarien kalea z/g (Niessen eraikina) 20100 Errenteria
  • Nori zuzendua: Dantzari eta mugimendu arteetako artisteri zuzendua.
  • Prezioa: 60€ (50€ ADDE edo ARTEKALE bazkideentzat)

Ikastaroko lan-metodoa

“Gehiago egin dezakeenak, gutxiago egin dezake” da bere leloa. Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du.

dio. Marionen dantza energikoa, kapoeirarekin, akrobaziekin eta break-dancearekin egindako esperimentazioarekin, dantzatzen duen gorputza poesiara eramateko modua da.

Marion Castaillet:

Marionek diziplina anitzeko formakuntza du. Graduatu ostean, Danse à L’Ecole moduko eskoletan proiektuen zuzendaritza hartzen du eta goi-mailako arte eskoletarako prestatzen ditu dantzari gazteak.
2015etik aurrera, Brotha From Anotha Motha Companyrekin kooperatzen hasten da, sortzaile eta interprete gisa.

2016an, Manaïrekin kolaboratzen du koreografia laguntzaile modura.
Inspirazioa eta sortzailetasuna bilatzen du B.F.A.M.ren dantza fisikoan, eta Freshmotion izeneko dantza sortzen du.
Au Brana, Amplitudes Danse, Varium, Scenario Pubblico, Fre3 Bodies, Descalzinha danza… eskoletan klaseak ematen ditu.

2013tik 2018ra dantzari eta interprete gisa lan egiten du Pierre Michael Faure koreografoarekin. Gero, Sylex konpainiarekin bat egiten du.
Raphael Oliverekin ere lan egiten du Intermédiaire konpainian.
2017an bere lehen bakarkako lana sortzen du Brotha From Anotha Motharentzat, Alone With Everybody. Ostera, M.I.R sortzen du, Tarbesko kontserbatorioarentzat. La felicidad no espera bere bakarkako lana ere interpretatzen du eta Hafiz Dhaou eta Aicha m’Barek’s Chata Companyrekin bat egiten du 2019an, L’Amour Sorcier piezarako.

2021ean Naïf Production dantza konpainiako dantzari bihurtzen da.

2021ean, baita ere, Marius Fouillandekin (zirkua) kolaborazio berri bat hasiko du.

Dokumentuaren akzioak

Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Abendua 2022 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031