Dokumentuaren akzioak
Herri musikaren jardunaldiak: Emakumeak herri musikan eta herri kulturan
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira.
Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan.
Martxoak 24, larunbata
- 9:30-13:30, mintegia Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
- Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea).
- Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.
- Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
- Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
- Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".
- 14:00etan, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro).
- Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos".
- Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta
Martxoak 25, igandea
- 11:00ean, Argazki erakusketa gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
- 12:00etan, Dantza plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.
- 14:30ean, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro)
Dokumentuaren akzioak