Dokumentuaren akzioak
Haatik: Ilargiaren Malkoa
Hiru sorkuntza-lan aurkeztuko ditu Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa izeneko lanean. Batek euskal dantza eta musika ditu oinarri: Aiert Beobideren Ilargiaren Sukar Galdua. Bigarrenak ikus-entzunezkoen munduan murgilduko gaitu eta, mugimendu sozial eraginkor batek bultzaturik, arte-lan alternatibo bat sortu du konpainiak: bideo-dantza bat, alegia. Hirugarrenak, dantza estilo zeharo ezberdinarekin, Bejart Ballet konpainiako Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak Haatik Dantza Konpainiarentzat propio sortu duen Malko Isuria koreografia.
- Informazio gehiago www.haatik.com webgunean.
Dokumentuaren akzioak