Dokumentuaren akzioak
Gure Ametsa
Lucia Lacarra eta Iker Murillo ballet dantzariek Gure Ametsa Dantzaldia aurkeztuko dute apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean. Gala horretan Milaneko Scala Teatroko eta Victor Ullate Balleteko izarrak izango dira oholtzan gainean.
Lucia Lacarra eta Iker Murillo artistek errealitate bihurtu zuten ametsa da dantzatzea. Orain, bi dantzariak elkartu eta Vitali Safronkine koreografo errusiarrarekin batera, amets berri bat sortu dute: Gure Ametsa Dantzaldia. Milaneko Scala eta Victor Ullate Ballet ospetsuetako dantzari nagusiekin batera eskainiko dute Lakarra eta Murillok dantza emanaldia. Dantza beraien haurtzaroko ametsa izan zen, eta orain ikusleei oparia egin nahi diete.
Lucia Lakarrak (Zumaia, 1975) dantza ibilbide oparoa egin du, Nijinsky Saria, Benois de la Danse Saria (balletaren Oscarra) eta Dantza Sari Nazionala edota Hamarkadako Dantzariaren izendapena eskuratu ditu, besteak beste. Iker Murillok (Pasaia, 1978) ere Europako konpainia garrantzitsuetan lehen mailako dantzaria izatearen ametsa gauzatu du, Gipuzkoako errebelazio sariaren errekonozimendua ere jaso du bere dantzari ibilbidean.
Gure Ametsa Dantzaldia
- Ekitaldia: Gure Ametsa Dantzaldia.
- Zuzendari artistikoa: Lucia Lacarra eta Iker Murillo.
- Koreografoa: Vitali Safronkine.
- Dantzariak: Lucia Lacarra, Iker Murillo eta Vitali Safronkine (Nazioarteko Dantzari Nagusiak)/ Vittoria Valerio (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Bakarlaria) eta Claudio Coviello (Milaneko Teatro alla Scala Dantzari Nagusia)/ Josué Ullate, Elena Diéguez, Cristian Oliveri eta Óscar Comesaña (Víctor Ullate Balleta).
- Lekua eta eguna: Kursaal Auditorioa, apirilak 29an, 19,00ean.
- Sarrerak: 15-39 euro. Antzokiko lehiatilan eta Kursalaren Interneteko sarreren salmenta zerbitzuan salgai.
Dokumentuaren akzioak